Nortzuk gara?

Gosea non, Allfood enpresa han!

 Nafarroako herri txiki batean, Uitzin, kokatzen den katering enpresa bat gara gu.

 Gure ideia, lagun batek izan zuen esperientzi baten arira burutu zitzaigun. Gure lagunak ez du animaliarik ez da , animalietatik lortu ditzazkegun elikagaiak jaten, hau da, pertsona begano da.

 Kontua da, ospitalean ingresatuta egon zenean ez zuela berari egokitutako menua jasotzen. Hori dela eta, pentsatu genuen ongi egongo zela pertsona begano bai, makrobiotiko, musulman...-ak diren pertsonei beraien beharretara egokitutako menuak eskaintzea.

 Gure enpresa,beraz, katering enpresa bat da. Honako hau ospitaleei zuzendua da. Elikagai ezberdinak erabiliz era guztietako menuak prestatzen ditugu. Helburua, ospitalean ingresaturik dauden pazienteek egonaldi erosoa izatea dugu.

 Gure lan egiteko era berezia da, gure enpresakide batzuk ospitalera joaten dira han dauden sukaldari, pintxe...-ekin lan taldean aritzeko ,menua paziente bakoitzaren beharretara egokituz.

allfood.enpresa@gmail.com
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar